Francisco Paniagua Roncero

Europako Segurtasun, Kalitate eta Ingurumen arduraduna
KONE
Francisco Paniagua duela 25 urtetik ari da lanean KONEn. Gaur egun, Europako Kalitatearen, Segurtasunaren eta Ingurumenaren arduraduna da. Bere karrera hainbat postutan garatu du. KONE Ibérica-n hasi zen Instalazio-zuzendari, Eragiketen zuzendari eta Mantentze-lanen Zuzendari gisa. Gero, Europako hegoalderako, Ekialde Ertainerako eta Afrikarako Bezeroaren Esperientziaren eta Kalitatearen eta Ingurumenaren zuzendari ere izan zen. Azkenik, Europako herrialde guztietara zabaldu zuen bere eginkizuna, gaur egungo lanpostura. Francisco industria-ingeniaria da, eta guztiz bat dator KONEren ikuspegiarekin eta xedearekin, nazioartekoa eta askotarikoa den enpresa testuinguruan. Franciscok, nazioarteko taldeekin lanean eta zuzendaritzan izan duen esperientziaz hitz egingo digu, KONEn, 25 urte hauetan, hogeita hamazazpi herrialdetan lan egin du, 45 hizkuntza baino gehiago hitz egiten diren testuinguruan. KONEren hizkuntza globala ingelesa da. Hala ere, herrialde desberdinekin lan egiterakoan, funtsezkotzat deritzo tokiko hizkuntzaren erabilerari.