Languages Lanean, egiteko askoren abiapuntua
Languages Lanean, egiteko askoren abiapuntua
Oso inspiratzaile izan diren bi egunetako Kongresua itxi dugu. 500 pertsona baino gehiago bildu dira eta 50 hizlarik baino gehiagok hartu dute parte, euren ideiak partekatuz eta gogoetari tartea eskainiz.
Enpresa eta erakunde publikoen kudeaketa irizpideak erabilita, euskarak eta hizkuntzen kudeaketak oro har eremu sozioekonomikoan duen eta izan behar duen lekuari buruz hausnartzeko aukera izan dugu.
Hemendik aurrera, entzundakoei jarraipena ematea tokatzen zaigu. Josune Zabala Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendariak kongresuaren itxieran aipatu zuen moduan, "urte batekin alderatuko bagina, bizi dugun momentua urte hasiera litzateke eta eguna balitz berriz, egunsentia".
Datozen egunetan kongresuko material guztia zintzilikatuko dugu: aurkezpenak, bideoak eta argazkiak.
Milesker kongresuan parte hartzeagatik edo besterik gabe gaian interesatzeagatik.