Zergatik eta norentzat kongresu hau?

"Hizkuntza-kudeaketa aurreratuak enpresaren talentua garatu, elkarlanean aritzeko gaitasuna hobetu eta lehiakorragoa izaten lagun dezake. Horretaz gain, ekarpena egiten die euskararen sustapenari eta Europako kultura-aniztasunari".
Bingen Zupiria Gorostidi, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua eta Gobernuaren bozeramailea.

Zergatik Languages Lanean Kongresua?

Lan-eremua anitza delako. Jarduera ekonomikoak gero eta anitzagoak direlako eskaintza eta eskariari dagokienean, baita hizkuntzari dagokienean ere. Hau dela eta dator Languages Lanean Kongresua: jarduera ekonomikoaren baitan, hizkuntza kudeaketaren erronken inguruan esperientziak eta ezagutza partekatzeko eta eztabaidatzeko

Norentzat Languages Lanean Kongresua?

Enpresari eta langile, bezero eta hornitzaile ... Hizkuntzaren erabilerari lotutako kezkak dituen lan-eremuko pertsona orok topatuko du ezagutza interesgarria kongresuan; besteak beste, nola eman bere lekua hizkuntza bakoitzari; nola zehaztu elkarren arteko bizikidetza egokia, nola neurtu hizkuntzan duten balio ekonomikoa edota neurtezinak diren balio erantsiak.

Hona bertaratzeko 5 arrazoi

  1. Gure erakunde eta enpresetan hizkuntza bat baino gehiago erabiltzen dugulako, bezero, hornitzaile, langile eta aliatuekin. Eta modu egokian kudeatzen ez denak, gure erakundearen funtzionamenduan eta lortu nahi ditugun emaitzetan eragina duelako. Kudeaketa (hausnarketa egitea, helburuak zehaztea, garatzea, neurtzea, ikastea, hobetzea…) ezinbestekoa da konplexua dena modu eraginkorrenean aurrera eramateko, emaitza hobeak lortzeko.
  2. Hizkuntza kudeaketa lehiakortasun, erakargarritasun eta kohesio faktoreen hobekuntzarako tresna delako. Eta lan-eremuko ikuspegitik eskuragarri dituzun baliabideak, tresnak eta laguntzak topatuko dituzulako.
  3. Eremu sozioekonomikoan aurreratuak dauden erakundeen adibide, mundu mailako esperientzia eta tokiko praktika eredugarriak haien hitzetan entzungo dituzulako.
  4. Zerbitzu-hizkuntzari eta lan-hizkuntzari dagokienean, kudeaketa alor ezberdinetako praktikak ikusiko dituzulako: bezeroak, langileak, eraldaketa digitala, gizarte erantzukizuna eta berrikuntza.
  5. Etorkizuneko hizkuntzen kudeaketaren inguruko eta sektoreen araberako taldekako mahai inguruetan parte hartu ahal izango duzulako.
+500
Pertsona inskribatuta

Babesleak

Antolakuntza
Gobierno Vasco
Laguntzaileak
Diputación Araba
Diputación Bizkaia
Diputacion Gipuzkoa
Ayuntamiento Gazteiz
Ayuntamiento Bilbao
Ayuntamiento Donosti
Nafarroako Gobernua
UEMA
Eudel
BM30
altuna
euskarari
brta
deusto
mondragon
euskalit
gazteiz
indeus
siderex
spri
orai
sea
parke
garapen
oarsoaldea
CVE
Langune
azk
Mondragon Unibertsitatea
leioako udala
tolosaldea
basque-health
artez
aclima
ehu
elhuyar
emun
enpresa-digitala
gaia
iametza
laboral-kutxa
plazara
uzei
mutualia
alc
amurrio bidean
Bergarako udala
cikautxo
ahize
elay
guggenheim
inguralde
Languages Lanean Kongresua
Languages Lanean Kongresua 2024
Lehen edizioa Bilbao Euskalduna Jauregia
2024. 01. 18 +19 Guggenheim Museoa