Kultura hizpide Languages Lanean Kongresuko bigarren egunean

Languages Lanean Kongresuaren bigarren egunean, kulturaren esparruan hizkuntzaren kudeaketak duen garrantzia izan da hizpide Guggenheim Bilbao Museoan. Horretarako kultur eremuko sortzaile eta eragile desberdinek hartu dute hitza.

Lehenengo blokean, erakunde gisa hartzen diren hautuez eta egiten diren praktikez eta hizkuntzen kudeaketak ekimen edo topaketetan duen eraginaz hausnartu dute Guggenheim Museoko Nerea Virtok, Euskadiko Orkestrako Oriol Rochek,Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketako Xabier Ormazabalek eta Durangoko Azokako Beñat Gaztelurrutiak. Lau hizlariek beren erakundeen egunerokotasunean hizkuntza-kudeaketak duen garrantzia eta erabilitako hizkuntza irizpideak azaldu dituzte.

Bigarren blokean Esti Urresolak (20.000 especies de abejas) eta Pello Reparazek (ZETAK) kultur sorkuntzaren arloan indibidualki hartzen diren hautu linguistikoei buruz hitz egin dute.

Esti Urresola zinemagileak “hizkuntzak mundua ikusteko modua” baldintzatzen duela adierazi du, eta horregatik 20.000 especies de abejas pelikulan narratiboki hain garrantzitsua zen euskara “marka genero aldaketa erakusteko helburua zuelako. Pelikula bere horretan grabatzeko borrokatu behar izan nuen lana baldintzatzen zuelako askotan (kasting-a, lan taldea...), baina elementu ezinbestekoa zen filmarentzat”.

Pello Reparazek, euskarak ate gehiago ireki dizkiola itxi baino esan du: “ZETAK beste hizkuntza hegemoniko batean egin izan bagenu, beharbada ez luke hainbesteko arrakasta izango. Mundu geroz eta globalizatuago batean, desberdintzeko faktoreak bilatu behar dira, eta euskarak munduan ZETAKen sonoritatea duen beste proiekturik ez egotea eskaini digu”.

Josune Zabalak kongresuari itxiera eman dio izena eman dutenei eta hizlari guztiei eskerrak emanez. “Eskerrak bereziki Europako ordezkariei. Begiak ireki dizkiguzue nazioartean hizkuntzak nola kudeatzen dituzuen kontatu diguzuelako eta erdigunean pertsonak eta aniztasuna jartzearen garrantzia azaldu diguzuelako. Hizkuntzen kudeaketan irtenbide bakarra ez dagoela erakutsi diguzue”.

+500
Pertsona inskribatuta

Babesleak

Antolakuntza
Gobierno Vasco
Laguntzaileak
Diputación Araba
Diputación Bizkaia
Diputacion Gipuzkoa
Ayuntamiento Gazteiz
Ayuntamiento Bilbao
Ayuntamiento Donosti
Nafarroako Gobernua
UEMA
Eudel
BM30
altuna
euskarari
brta
deusto
mondragon
euskalit
gazteiz
indeus
siderex
spri
orai
sea
parke
garapen
oarsoaldea
CVE
Langune
azk
Mondragon Unibertsitatea
leioako udala
tolosaldea
basque-health
artez
aclima
ehu
elhuyar
emun
enpresa-digitala
gaia
iametza
laboral-kutxa
plazara
uzei
mutualia
alc
amurrio bidean
Bergarako udala
cikautxo
ahize
elay
guggenheim
inguralde
Languages Lanean Kongresua
Languages Lanean Kongresua 2024
Lehen edizioa Bilbao Euskalduna Jauregia
2024. 01. 18 +19 Guggenheim Museoa