Languages Lanean kongresuak hizkuntza-kudeaketaren inguruan hausnartzeko aukera emango du
Urtarrilaren 18an, ostegunean, nazioarteko erreferentziazko erakunde eta enpresetako ordezkarien aurkezpenekin abiatuko da Languages Lanean kongresua. Arratsaldean, sektore ezberdinetako ordezkariak eta orotariko mintzagaiak mahaigaineratuko dira hizkuntza kudeaketaren gaiari buruz gogoetatzeko.
Gai eta sektore desberdinen araberako 8 mahai-inguru antolatu dira 4 aretotan:
- PERTSONAK: Lidergoa, talentua, migrazioa eta hizkuntza gaitasunari buruzko mahai-ingurua. Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuko zuzendari nagusi den Mari Jose Aranguren izango da moderatzailea
- NAZIOARTEKOTZEA: Tokiko hizkuntza, hizkuntza korporatiboa eta hizkuntza politikaren inguruko esperientziak ezagutzeko mahai-ingurua. SPRI Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako Komunikazio arloko teknikari Jasone Aretxabaletak moderatua izango da.
- HIZKUNTZEN KUDEAKETARAKO BALIABIDEAK: Laguntzak, ebaluazioa, aholkularitza, tresnak eta kudeaketa sistemak identifikatzeko mahai-ingurua. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendari Josune Zabalak moderatuko du.
- ENPRESA TXIKI ETA ERTAINAK: Hauen esperientziak, erronkak, aukera eta praktika onak ezagutzeko mahai-ingurua. Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro eta Jasangarritasun sailburuorde Aitor Aldasorok moderatua izango da.
- SEKTORE PUBLIKOA: Erakundeen esperientziak, trakzio lanak, elkarlana eta araudiari buruz hausnartzeko mahai-ingurua. Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendari Joseba Lozanok gidatuko du.
- HEZKUNTZA ETA LAN MUNDUA: Hizkuntza gaitasuna, erabilera, helduen euskalduntzea, inklusioa eta aniztasunari buruzko mahai ingurua. Eusko Jaurlaritzako Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendari Amaia Agirrek moderatuko du.
- HIZKUNTZA TEKNOLOGIAK: Tresnak, Adimen artifiziala, burujabetza teknologikoa eta etorkizuna ezagutzeko mahai ingurua. Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendari Estibaliz Alkortak moderatuko du.
- ZERBITZUAREN KALITATEA: Zerbitzu hizkuntza, lehiakortasuna eta hizkuntza eskubideei buruzko mahai-ingurua. Bankoa-Abanca finantza entitateko Euskara arduradun Ana Urkizak moderatuko du.
Kongresuan izena emateko: https://labur.eus/qKybq


