Jóhanna Vigdís Guðmundsdóttir

Jóhanna Vigdís Guðmundsdóttir
Jóhanna Vigdís Guðmundsdóttir

Consultant and former CEO of Iceland Center of Language Technology

Jóhanna Vigdís Guðmundsdóttir-ek, Islandiako Hizkuntza Teknologien Zentroko (Almannarómur) zuzendari exekutiboa zela, 14 milioi euroko inbertsioa zuzendu zuen hizkuntza eta adimen artifizialaren teknologien arloan, 2018aren eta 2023aren artean. Aipatu zentroan, hainbat alorretako 60 aditu eta zientzialarik osatutako talde baten arduraduna izan zen eta, haiekin, islandierarako lengoaia?teknologiaren azpiegitura eraiki zuen erakundeak. Proiektuaren amaieran, Islandiako estatuaren eta Microsoften eta OpenAIren arteko lankidetza gidatu zuen. Horren ondorioz, islandiera izan zen, ingelesaz gain, GPT-4 lengoaia-eredu handian entrenatu zen hizkuntza bakarra eta, beraz, ChatGPT zerbitzuan erabil daiteke. Almannarómur zentroa zuzendu baino lehen, Jóhanna Reykjavikeko Unibertsitateko zuzendari exekutiboa izan zen, Reykjavikeko Arteen Jaialdia zuzendu zuen eta Straumur Investment Bank-eko inbertitzaileekiko harremanetako zuzendaria izan zen. Reykjavikeko Unibertsitateko MBA, Edinburgoko Unibertsitateko Kultura Ikasketen Maisutza eta Islandiako Unibertsitateko Literaturako Lizentzia ditu, eta Bartzelonako IESE Business School-eko Kudeaketa Aurreratuko Programa amaitu du. Adimen Artifizial Etikoko Talde Nordikoko kidea da, Ministroen Kontseilu Nordikoak izendatua, eta Save the Children Islandiako zuzendaritza-batzordeko presidentea; Islandiarako berrikuntza?politika integrala garatu zuen zuzendaritza-batzordeko kidea izan zen, Berrikuntza eta Industriako ministroak izendatua, 2018-2019an; Islandiako Banku Zentraleko zuzendaritza-batzordeko kide izan zen 2018tik 2022ra, bai eta Gizarte Erantzukizun Korporatiboko Zentroko (Festa) administrazio-kontseiluko kide ere, 2012tik 2014ra. Jóhanna Islandiako Parlamentuko ordezko kidea izan zen 2017tik 2020ra.

+500
Pertsona inskribatuta

Babesleak

Antolakuntza
Gobierno Vasco
Laguntzaileak
Diputación Araba
Diputación Bizkaia
Diputacion Gipuzkoa
Ayuntamiento Gazteiz
Ayuntamiento Bilbao
Ayuntamiento Donosti
Nafarroako Gobernua
UEMA
Eudel
BM30
altuna
euskarari
brta
deusto
mondragon
euskalit
gazteiz
indeus
siderex
spri
orai
sea
parke
garapen
oarsoaldea
CVE
Langune
azk
Mondragon Unibertsitatea
leioako udala
tolosaldea
basque-health
artez
aclima
ehu
elhuyar
emun
enpresa-digitala
gaia
iametza
laboral-kutxa
plazara
uzei
mutualia
alc
amurrio bidean
Bergarako udala
cikautxo
ahize
elay
guggenheim
inguralde
Languages Lanean Kongresua
Languages Lanean Kongresua 2024
Lehen edizioa Bilbao Euskalduna Jauregia
2024. 01. 18 +19 Guggenheim Museoa